EUSKARAZKO EKINTZEN AGENDA

Aurtengo helburu nagusietako bat euskararen erabilera bultzatzea da. Ez da euskarako irakasleon nahia soilik, irakasle eta tutore guztiona baizik, baina guk blog honetan ikastolatik kanpo antolatzen diren euskarazko ekintzen berri emango dizuegu astero, nahi duzuenok joan zaitezten. Iruñean eta inguruan pentsatu baino askoz ere ekitaldi gehiego baitira euskaraz! Batzuetan zuen gustukoak izanen dira, beste batzuetan zuen anai-arreba edo lehengusu-lehengusina txikienak, edo gurasoenak...

Zure laguntza ere eskatuko dizugu, guk aipatuko ditugun ekintzez gain, bestelakoren baten berri baduzu, iruzkin baten bidez agenda osa dezazun.

ASTE HONETAN

Irailaren 22an, asteazkenarekin, KONTZERTUA: TRABA eta ALTA TRAICION. 19:00etan Uharteko Berdintasuna elkarteko aparkalekuan.

Irailaren 23an, ostegunarekin, AEK-FESTA Txantrean. Bideoak, luntxa, Marianitoz Blai taldea... 20:00etan Akelarre tabernan.

Irailaren 23an, ostegunean, Lamien urrezko orrazia emateko EKITALDIA 20:00etan Zaldiko Maldikon.

Irailaren 23an, ostegunarekin, BERTSO AFARIA: Xabier Silveira Vs, Julio Soto. 21:00etan Carmen kaleko Herriko tabernan.

Irailaren 24an, ostiralean, Euskaltzaindiaren Bilkura Eta Patxi Salaberri (Iruñerriko mintzaldiak . Ondoren, "Ikastolen historia soziala" liburuaren aurkezpena. 17:30 etan Paz de Ziganda Ikastolan

Irailaren 24an, ostiralarekin, KONTZERTUA: LUBAKI, THE USKIS eta TXIMELETA. 00:00etan Uharteko txosnetan.

Irailaren 24an, ostiralarekin, KONTZERTUA: MARIANITOZ BLAI. 00:00etan Iruñeko Algara peñan.

Irailaren 25ean, larunbatean, DONIBANEKO KOADRILEN EGUNA. 11:30etik aurrera, txupinazoa, jinkana-poteoa, bazkaria, Urko Milagro kantautorea, kontzertuak...

Irailaren 25ean, larunbatean, HAURRENTZAKO TAILERRAK: Munduko mapa.Irailaren 25ean, larunbatarekin, FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA: “Maren”. 17:00etan Uharteko San Juan plazan.

Irailaren 25ean, larunbatean, LUZIANO´S SHOW. 18.00etan Carmen kaleko Herriko Tabernan

Irailaren 25ean, larunbatarekin, KONTRERTUAK: RAPEROS DE EMAUS, ERASO!, ... 21:00etan Uharteko txosnetan.

Irailaren 25ean, larunbatean, KONTZERTUA: KASU... 00:00etan Alde Zaharreko Auzogunean.

Irailaren 26an, igandearekin, EUSKARARI BURUZKO ERAKUSKETA. Goizean barna Konpainia plazako Auzogunean.

Asteburu osoan barna, SANFERMIN TXIKI!!!!