Lasai, oraindik ez da etxeko lanik izango. Oro har, ez dugu sistematikoki bidaliko, baina jarduera jakin batzuk etxean egitea nahi izango dugu, bereziki, informazioa eskuratzea eskatzen dutenak.
Bestela ere, denboraren arabera, atzeratuta goazenean, jardueraren bat etxean bukatzeko esan genezake.
Gogoan izan ebaluazioko kalifikazioan %10 klaseko lanari, etxeko lanari, materiala ekartzeari, jarrerari, etab. emango diogula. Horren haritik, halako alderditan 6 hutsegite badituzu ebaluazioan, euskarako notaren %10 hori galdu egingo duzu automatikoki. Badakizu jarraipen koadernoa ere erabiliko dugula hori kontrolatzeko.
Hortaz, erne eta langile ibili!