2010/09/08

1011 IKASTURTE HASIERA. IKASGAIARI BURUZKOAK

Irakasleak: Bakartxo Ruiz (A eta C) eta Maiteder Arana (B)
Laguntza irakaslea: Joxe Manuel Aleman


● SARRERA. HIZKUNTZEN CURRICULUM BATERATUA.
Aurten gaztelanian eta euskaran landuko ditugun unitateek lotura nabarmena dutela ikusiko duzu azpiko taulari begiratuta.
Lotura horiek erraztasun handiak emango dizkigu: hizkuntza batean testu motaren bat edo eduki jakinen bat luze lantzen badugu, beste hizkuntzan horrenbesteko tarterik ematea ez da beharrezkoa izango. Gainera, unitate bakoitzeko jarduera guztiak egitea ezinezkoa izango denez, berauen aukeraketa egiteko bi hizkuntzen arteko lotura kontuan hartzea ezinbestekoa izango da.
Honetaz gain, iaz bezalaxe, ebaluazio bakoitzean hiru liburu izango ditugu hautagai. Horietatik liburu bat gutxienez irakurriko du ikasle bakoitzak. Bukaerako txostenean ebaluazio irizpideak eta aukeragai dauden liburuak azalduko zaizkizue. Erabiltzen ditugun testuliburuek ikuspegi komunikatiboa dute ardatz, alegia, hizkuntzaz jakitearekin batera hizkuntza bera hainbat gauzatarako erabiltzea dute helburu. Unitate guztietan landuko ditugun konstanteak ulermena eta adierazpena izango dira, ahoz nahiz idatziz. Euskaran, DBH4ko 4 unitateetatik, 2 landuko ditugu, eta DBH3n eman gabe utzitako bat.


Ikasgaiak 4 ordu izango ditu astean, iaz baino ordubete gehiago. 3 ordu unitatea lantzeko erabiliko dugu, eta bestea laguntza ordua izango da. Laguntza orduan, ohi bezala, bi irakasle izango dira, eta beharren arabera banatuko da taldea. Unitatean landutakoaren osagarri gisa, lan-koadernoak eta gramatika landuko ditugu ordu horietan. Informatika gela ere erabiliko dugu.

● EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA. EDUKIAK.
1. EBALUAKETA
1. Unitatea: Zenbat arazo, hainbat konponbide (DBH 4-1)
1.1 Informazio diskurtsoak. Ereduen behaketa
- Grafikoak
- Azalpen testuak
1.2 Argudioak eta falaziak
1.3 Dibulgazio artikulua
- Teoria eta planifikatzeko urratsak
- Argudioen eraketa, kontra-argudiaketa
- Arazo-konponbide sekuentziaren egitura
- Testuaren koherentzia
- Testuaren berrikusketa.
GRAMATIKA: INDIKATIBOAREN ETA BALDINTZAREN ERREPASOA
Adierazpen-zuzentasuna. Deklinabidearen errepasoa

2. EBALUAKETA
2. Unitatea: Eguneroko prentsa (DBH 3-3)
1.1 Eguneroko prentsaren bilakaera historikoa. Euskarazko prentsaren historia.
1.2 Kazetaritza generoak.
1.3 Prentsa diskurtsoak: Informazioa eta iritziaren arteko muga iluna. Kazetaritzako hizkuntza.
1.4 Irakurketa kritikoa.
1.5 Iritzi testua
- Ereduen azterketa
- Iritzi testuaren ezaugarriak. Elementuak, egitura.
- Modalizazioa I. Testuetako erreferentzia hitzak: pertsona deiktikoak.
Izenordainak
Aditzetako pertsona morfemak
Aditzen sailkapena: sistema, jokaera
- Modalizazioa II. Jarrera adierazteko: ziurtasuna, zalantza, probabilitatea.
- Modalizazioa III. Balorazioa adierazteko: adjektiboak, izenak, adberbioak
- Iritzi gutunaren ekoizpena eta berrikusketa.
GRAMATIKA: AHALERA, ORTOGRAFIA eta beste

3. EBALUAKETA
3. Unitatea: Idazte-espedizioa (DBH 4-2)
1.1 Proiektuaren aurkezpena: Eleberri baten inguruko iritzia eta eleberri bat idaztea
1.2 Ereduen azterketa.
1.3 Eleberrigintzaren bilakaera.
- Eleberrigintzaren sorrera. Euskal eleberrigintzaren hastapenak
- Euskal eleberrigintza modernoa
- Euskal eleberrigintza modernoa vs. tradizionala
- Modernitate osteko euskal eleberrigintzaren aurpegi anitzak
1.4 Literatur testua. Eleberria
- Testuaren planifikazioa
- Amaierak
- Sormenezko imitazioa
- Aipuak
- Oroitzapen literarioa
- Kapituluak. Argumentuaren garapena
i. Pertsonaiak eta eskenatokia. Deskribapena
ii. Kontakizunaren erritmoa: Estiloak, puntuazio markak
- Testuaren berrikusketa
GRAMATIKA: SUBJUNTIBOA

● EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
● Kalifikazio irizpideak. Ebaluazioko nota honela banatuko da:
- Notaren % 20a irakurgaiari/ei. Txostenean informazio zehatzagoa aurkituko duzu.
- Notaren % 40 unitateari. Azterketa bat edo bi izan daitezke eta horren araberako puntuazio banaketa egin.
- Notaren % 20a gramatika atalari egokituko zaio (aditzari, bereziki).
- Notaren % 10a unitate bukaerako testuari/lanari/aurkezpenari.
- Notaren % 10a jarrera, euskararen erabilera nahiz etxeko eta klaseko lanari egokituko zaio.

a. Printzipioz, ebaluaketa bakoitzeko tarteko kontrol bat (liburuari buruzkoa eta ordura arte landutakoaz), gramatika azterketa eta ebaluaketa azterketa egingo dugu. Media egin ahal izateko ezinbestekoa izango da azterketa guztietan gutxienekoa lortzea, 4a, alegia.

b. Errekuperaketa bakarra izango da ebaluaketaren ondoren, ez azterketa bakoitzeko. Inoiz ez noten aurretik. Ekainean zatika egingo da errekuperaketa, eta irailean ebaluazio osoa.

c. Beharraren arabera abisatu gabeko kontroltxoak edo jasotzeko ariketak jar daitezke, eguneroko lan maila neurtzeko. Horretaz gain, klasean ekoiztutako testuak ere zuzentzeko jaso daitezke. Honek ere ebaluazioko notan eragina izango du.

d. Azterketa galduz gero, zuzenean errekuperaketan egin beharko da, ez da azterketarik errepikatuko, salbuespeneko kasuren bat ez baldin bada. Hori gertatuz gero, frogaren garrantziaren arabera ebaluatu gabe uzteko aukera dago, edo beste emaitzekin soilik nota jartzekoa.

e. Azterketaren batean ikasleren bat kopiatzen harrapatuz gero, automatikoki 0 izanen du azterketan, eta ebaluazioa suspendituta. Errekuperaketa egiteko aukera galduko du, gainera, eta zuzenean ekaineko deialdian egin beharko du.